XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Normalean ez dute brankiarik erakusten, espezie batzu izan ezik (Aulophorus , Dero, uretakoak berauk)(ik. 61. ird).

Arnas-pigmentuei dagokienez, askok hemoglobina dute plasman, honela arnas-funtzioa hobatuz.

Beste batzuk, ordea, (Aeolosomatidae, Naididae eta Enchytraeidae familiek adibidez) ez dute pigmenturik, guztiak neurri txikitakoak direlarik.

Oligoketo gehienak ingurune aerobioetan bizi badira ere, ba daude oxigenoaren kontzentrazio baxuetan iraun dezaketenak ere, eta bai batzutan gas honen gabezia jasan dezaketenak ere.

Tubifidoen artean, adibidez, aintziren hondoan eta ur-geldi lohitsuetan bizi direnak hil egin daitezke oxigenoaren kontzentrazio normaletan badira.

5: Exkrezio-aparatua

Oligoketoek normalki metanefridioak dituzte, nahiz eta batzutan, eta sekundarioki, nefrostoma galdua izan.

Aurreko eta atzeko lakainetan izan ezik, besteetan nefridio-pare bana dago kokatuta (ik. 57. ird.).

Duten egitura, poliketoen bezalakoa bada ere, makina bat moldaera azaltzen dute metanefridioek.

Hodi exkretatzailea zeharo biribilkatua agertzen da (Lumbricus-etan oso ondo ikusten da hau), eta nefridioporoaren aurrean dagoen hodi exkretatzailearen partea, zabaldu egiten da, bixika bat osotuz (ik. 62. ird.).

Nefridioporoak alde erdibentralean daude ezarrita lakain bakoitzean.

Zenbait espeziek, Megascolecidae eta Glossoscolecidae familiakoek batez ere, lakain bakoitzean bi nefridioez aparte (hauei, hots, nefridio orokor hauei, holonefridioak ere deitzen zaie), beste nefridio moldatu batzu erakusten dituzte.

Hauetariko batzu meronefridioak dira, zenbait nefridioz osotuak.